Iaz ere aukera eman zen arren, ez zen talderik atera eta aurten berriro ere informatika eta Internet lantzeko hastapen ikastaroa eta tailerra martxan jarri nahi da, emakumeei zuzendua izango litzatekeena.
Tailerrerako finkatu diren orduak eta egunak jada apuntatuak daudenek proposatuak dira, eta teknikariak onartzeko prest daude. Baina horretarako ea jende gehiago animatzen den, eta bide batez, ea ikasten dugun herrian proposatzen zaizkigun baliabideak erabiltzen.
Apuntatzeko epea urtarril bukaera arte luzatuko da eta infomazio gehiagorako udaletxera edo 012 telefonora deitu behar da.