Bigarren urtez Kontsejuko Imanol eta Ainhoak txokolatea txurroekin prestatu zuten, «Joxemiren laguntzarekin», herriko txiki eta gurasoentzat. Olentzerotako ordainsari bezala eskaini zuten merienda Urtezahar egunean. Urteari amaiera on bat emateko seinalea da batzuentzat, eta beraz, eskerrik asko. Eskerrak, gisa berean, etxeetan hain eskuzabal hartu gintuztelako eta barkamenak Benta-berri auzokoei kale egiteagatik, haurtxoak baitziren protagonista eta beraiek markatu zuten erritmoa. Saskia, berriz, Juanikoenekoei tokatu zitzaien.