Merkatarien Eguberrietako zozketaren bederatzi saritik zazpi herrian

Asier IMAZ 2010eko urtarrilaren 21a

Ilbeltzaren 5ean egin zituen Kaxkabeltza merkatari elkarte sortu berriak Eguberrietako zozketak, eta bedera­tzi sari banatu zituen. Bederatzi saritik zazpi leitzarrentzat izan ziren.
500 euroko lehen saria Amaia arraindegiak emana, Jesus Mª Iruretaren­tzat (Leitza) izan zen; 400 euroko bigarrena Guria tailerrak eman zuen eta Jon Pellejerorentzat (Areso) izan zen; 300 euroko hirugarrena Arzallus harategiak eman zuen eta Axun Alsuak (Leitza) hartu zuen; 100 euroko sei sariak honela banatu ziren: Etxe-tresnak-ek emana Mª Jesus Goikoetxearentzat (Leitza) izan zen; Torrea He­rrikoak emana Jesus Azurmendiren­tzat (Leitza); Zurlan zurgindegikoa Marisol Perezentzat (Iruña); Urkiola harategikoa Patxi Ugarterentzat (Lei­tza); Leitza garajekoa Mikel Ilarregirentzat (Leitza) eta Perurena harategian banatutakoa Lurdes Eizagirrerentzat (Lei­tza).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun