Ni ere pilotari txapelketako partidak urtea hasteko

Asier IMAZ 2010eko urtarrilaren 21a

TTIPI TTAPA

Ni ere pilotari nesken paleta goma txapelketako partidak jokatu ziren ilbeltzaren 3an Amazabalen. Alebin mailan, Uxue Murillo eta Garbiñe Larreak 18 eta 4 irabazi zieten Ariane Huizi eta Ariane Atxari. Infantil mailan hiru partida jokatu ziren. Oihane Carrasco eta Maite Silesek 22 eta 12 irabazi zieten Amaiur Lakuntza eta Ekiñe Petriatiri; Ainara L. Zaranton eta Olaia Eizagirrek 22 eta 9 irabazi zieten Irati Lakuntza eta Amaia Nagoreri eta Saioa Gonzalez eta Lide Huitzik 22 eta 4 irabazi zieten Andrea Casares eta Amaia Ezkurdiari. Senior kategorian, azkenik, Susana Muneta eta Asun Diezek 30 eta 17 irabazi zieten Maite Urtasun eta Maria Urtasun-i eta Rebeka Contin eta Iera Agirrek 30 eta 15 irabazi zieten Saioa Aristorena eta Judith Etxarriri. Beste aldetik, urte bikaina borobiltzeko Zaldibarko txapelketa, 22 urtez azpiko kategorian irabazi zuen abenduaren 31n Jon Jaunarenak.  22 eta 2 irabazi zion Garraldari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun