Diego Riaño, Migel Mari Elosegi Luze eta Jose Luis Barberia Zili, hiru leitzar hauek ariko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Lehen ere ibiliak dira Riaño eta Luze txapelketan, baina Zilirentzat lehen aldia izanen da. Hiruak urtarrilaren 31n Agoitzen izanen den saioan ariko dira.