Eguberrietan Haurren Txokoa antolatu zuen Jone Bizentek, Izaro Altzuri sunbildarraren laguntzarekin. Zazpi haurrek parte hartu zuten abenduaren 18an hasita urtarrilaren 8ra bitartean, «denbora pasatu, bizikidetzaz ikasi eta ongi pasatzeko» helburuarekin antolatutako ludotekan. Besta egunak kenduta, bertze egun guztietan elkartu zen argazkian ageri den kuadrilla Kultur Etxean.