Urrezko Aizkolarien Binakako txapelketako saioak jokatuko dira larunbatean Leitzan

TTIPI TTAPA 2010eko urtarrilaren 15a

Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira norgehiagokak Amazabal pilotalekuan

Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa Eusko Label Sari Nagusiko saioa jokatuko da urtarrilaren 16an, larunbat arratsaldeko 19:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan.
D multzoan, Joxe Mari Olasagastik eta Jose Etxebestek garaipena behar beharrezkoa dute final laurdenetara pasatzekotan. Iñaki Azurmendi eta Jose Ugarteburu izanen dituzte arerio eta sei modalitate ezberdinetan 30 enbor moztu beharko dituzte.
C multzoan, Aitzol Atutxa II eta Jon Rekondo izanen dira faborito, Arkaitz Olano eta Ruben Saralegiren kontrako saioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun