Lau terdiko Euskadiko elite mailako txapelketa irabazi zuen ilbeltzaren 8an Jon Jaunarena pilotari leitzarrak Sopelan. Finalean Mendizabal izan zuen arerio eta 10-16 galtzen izan bazen ere, azkenean 22 eta 18 irabaztea lortu zuen leitzarrak. Oraindik ere gazte mailakoa bada ere, bera baino pilotari helduagoei irabazteko gai dela erakutsi du Jaunarenak.
Zizurkilgo txapelketan, kadete mailako finalean garaile suertatu ziren Aresoko Anartz Olano eta Tolosa, Artola eta Nazabal-i 22 eta 18 irabazita.
Aurrerako pilotariek asteburuan jokatu behar zituzten gainerako partida gehienak bertan behera gelditu dira.