Sasoiko lehen elurtea ere ailegatu zaigu. Ez da oso handia izan, baina esan beharra dago, elurra egon denean eta egoten denean, udal langilea goizean goiz, kaleak garbitzen hasi dela.
Sarrio lantegira joan behar duten langileentzako oztoporik gabe egoten dira errepideak, industrialdea ere bai, eta eskolako ordua baino lehen, baserrietako pistak eta eskola ingurua txukuntzen saiatzen da. Etxez-etxe ibiltzen diren gizarte langileei ere, kaleak garbitzen dizkie, baita behar denean berak ibiltzen duen kotxean baserrietara hurbildu ere.
Udal zerbitzuen artean oso eskertua da.