Eskolako neska-mutikoek badakite papera, kartoia, plastikoa edo edukiontziak ez direla zuzenean zaborretara botatzekoak, eta horiekin gauza asko egin daitezkeela, tartean jostailuak. Horretan aritu ziren Eguberrietako oporrak hartu aurretik Birbira tailerrean.
Markoak, karpetak, plastikozko, kartoizko eta polispanezko pertsonaiak, maskarak, txorimaloak, kartoizko egiturak, soinu tresnak... Denetarik egin zuten, eta birziklpanaren garrantziaz jabetu ziren.