Badirudi, Plazaolako natur bidearen inguruan egindako sustapen lana eredugarria dela. Izan ere, joan den hilabetean, Tarragonako Terra Alta eskualdeko alkate, enpresari eta tokiko garapen agente talde bat Nafarroara etorri zen, zonalde honetan Plazaola Partzuergo Turistikoak Plazaolaren natur bidearen inguruan egindako sustapen ekonomiko eta produktu turistikoen garapena ezagutzeko asmoz.
Udal ordezkariekin bildu ondotik, Uitziko tuneleko obrak, berritutako geltokia, Mendukilo leizeak eta Peru-harri parkea bisitatu zituzten. Instituzioek ondare baliabideetan egindako apustua, eta herriko ondarearengan dagoen «gogo bizia» nabarmendu zituzten.