Ze egun pozgarria izan zen azaroaren 28a Goizuetan. Herrikoak eta kanpokoak denak bilduta elkarrekin bat eginik, ehunka gauza ekarriaz plazara. Saldu eta erosi. Zenbat aurpegi goxo, elkar aspaldi ikusi gabeak. Eguraldi ona. Eta jubilatuen elkartea pintxo txistorra gonbidatzen denari, sagardoarekin. Fernando Goia, Udaletxearen izenean, dena ongi organizatzen, mutil gaztea baina pizkorra. Denak, denak, saiatu ziren herriari merezi zuena ematen. Ondoren bazkaria pilota plazan, dena betea. Soinua eta umore ona. Hauxen da oso pozgarria. Baina mina eman zidaten gauza batzuk: indarkeria erabiltzea. Loreak eta lorapoteak airean botaz, etxe aurreko oso aulki politak txikituaz, kontadore lekuak hondatuaz: okerkeri hau ez da egun honetan bakarrik izan. Beste jai berexietan ere bai, horrelatsuko gauzak gertatzen dira. Indarkeri hori erabiltzen dutenari esan nahi diet: «Gozatu, baina ez inori kalterik egin».