Orain hameka urte Loteriak dirutza utzi zuen Leitzan

ttipi-ttapa 2010eko urtarrilaren 7a

Artxibokoa

Amazabal auzoa ez ezik, Leitza osoa harrotuta zebilen 1998ko abenduaren 22az geroztik. Eta egia esan, ez zen gutxiagorako. Eguberrietako loterian, Urkiola harategian 5.040 milioi pezeta banatu ziren lagun eta bezeroen artean. Dezimo bakoitzeko 30 milioi (180.000 euro). Diru «garbia» gainera, jakina denez Loterian irabazitako diruagatik ez baita zergarik ordaindu beharrik izaten. Sari nagusia 21.856 zenbakiari egokitu zitzaion eta saritutako leitzarrek ederki ospatu zuten Olentzeroren oparia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun