Urte bikaina borobiltzeko Zaldibarko txapelketa, 22 urtez azpiko kategorian irabazi zuen abenduaren 31n Jon Jaunarena leitzarrak. 22 eta 2 irabazi zion Garraldari.
Urte berriari ere bide beretik ekin dio Jaunarenak, Lau terdiko Euskadiko eliteko txapelketan, ilbeltzaren 2an 22 eta 15 irabazi baitzion Larrañagari Sopelan. Honela, ilbeltzaren 5ean, astearte arratsaldeko 19:30ean Sopelan finalerdia jokatuko du Albisuren kontra.
Beste aldetik, Zizurkilgo txapelketaren finalerdian, kadete mailan, Anartz Olano aresoarrak eta Tolosak 22 eta 7 irabazi zuten eta finalean izanen dira.
Ni ere pilotari
Ni ere pilotari nesken paleta goma txapelketako partidak jokatu ziren ilbeltzaren 3an Leitzan.
Alebin mailan, Uxue Murillo eta Garbiñe Larreak 18 eta 4 irabazi zieten Ariane Huizi eta Ariane Atxari.
Infantil mailan hiru partida jokatu ziren. Oihane Carrasco eta Maite Silesek 22 eta 12 irabazi zieten Amaiur Lakuntza eta Ekiñe Petriatiri; Ainara L. Zaranton eta Olaia Eizagirrek 22 eta 9 irabazi zieten Irati Lakuntza eta Amaia Nagoreri eta Saioa Gonzalez eta Lide Huitzik 22 eta 4 irabazi zieten Andrea Casares eta Amaia Ezkurdiari.
Senior kategorian, azkenik, Susana Muneta eta Asun Diezek 30 eta 17 irabazi zieten Maite Urtasun eta Maria Urtasun-i eta Rebeka Contin eta Iera Agirrek 30 eta 15 irabazi zieten Saioa Aristorena eta Judith Etxarriri.