“Ni ere pilotari “ nesken paleta goma txapelketako partidak jokatuko dira ilbeltzaren 3an Leitzan

TTIPI TTAPA 2009ko abenduaren 31

Abenduaren 31n Zaldibarko txapelketako finala jokatuko du Jon Jaunarenak Garraldaren kontra

Iganden honetan, ilbeltzaren 3an, “Ni ere pilotari” emakumeen paleta goma txapelketako partidak jokatuko dira goizeko 10:00etatik aurrera Leitzako Amazabal pilotalekuan.
Alebin mailan, Leire Astarriaga eta Ariane Atxa, Uxue Murillo eta Garbiñe Larrearen kontra ariko dira.
Infantil mailan, Amaiur Lakuntza eta Ekiñe Petriati, Oihane Carrasco eta Maite Silesen kontra ariko dira.
Kategoria berean, Ainara L. Zaranton eta Alaia Eizagirre, Irati Lakunza eta Amaia Nagoreren kontra ariko dira eta Andrea Casares eta Amaia Ezkurdia leitzarrak, Saioa Gonzalez eta Lide Huiziren kontra.
Senior kategoriako bi partida jokatuko dira ondotik: Susana Muneta eta Asun Diez, Maite Urtasun eta Maria Urtasunen kontra lehenik, eta Rebeka Contin eta Leitzako Iera Agirre, Saioa Aristorena eta Judith Etxarriren kontra, azkenik.

Esku pilotan, Jon Jaunarena leitzarrak ere asteburu mugitua izanen du. Abenduaren 31n, Urtezahar egunean, Zaldibarko txapelketan, 22 urtez beherako kategoriako finala jokatuko du Garraldaren kontra. Larunbatean, ilbeltzaren 2an, Lau terdiko Euskadiko elite txapelketako partida jokatuko du Sopelanan Larrañagaren kontra, 17:30ean.
Egun berean, Zizurkilgo txapelketako kadete mailako finalerdia jokatuko dute binaka Olanok eta Tolosak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun