Asteburu lasaia izan dute Leitzako Aurrera pilota eskolako pilotariek. Abenduaren 17an, Zaldibarko txapelketako finalerdia jokatu zuten Jon Jaunarena leitzarrak eta Albisuk. Azkenean Jaunarena leitzarra nagusitu zen, 22 eta 19, eta beste final bat jokatuz bukatuko du urtea.
Abenduaren 20an, Lizarrako txapelketan, kadete mailan garaipena lortu zuen Anartz Olano aresoarrak, Iturriagari 18 eta 8 irabazita.