Arkaitz Olanok irabazi du III. Mailako Aizkora Txapelketa

ttipi-ttapa 2009ko abenduaren 15a

36 segundoko aldea atera dio Oihan Larretxeari

Guttik espero zuten aizkolariak jantzi du III. Mailako Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa: Arkaitz Olanok. Azaroaren 22an Goizuetan jokatu zen finala, eta txapelketan aritu diren 33 aizkolarietatik sei onenek jokatu zuten: Arkaitz Olano (Leitza), Oihan Larretxea (Bera), Ugaitz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa), Josu Aizpuru (Nuarbe, Azpeitia, Gipuzkoa), Raul Kastro (Urrotz) eta Juanjoxe Erdozia (Etxarri-Aranatz, Nafarroa).
Lehia estua eskaini zuten, eta batez ere, lehen lau sailkatuek. Gainera, azken momentura arte kolokan egon zen txapela, baita bigarren eta hirugarren postuak ere. Baina azken kanaerdikora leitzarra igo zen lehenbiziko eta berak ebaki zuen azkarren. Bigarren posturako lehia ere, ikusgarria izan zen, pare bat kolpeko aldeaz nagusitu baitzitzaion Larretxea Mugertzari.

SAILKAPENA

Arkaitz OLANO          14:23
Oihan LARRETXEA     14:59
Ugaitz MUGERTZA     15:03
Josu AIZPURU           15:38
Raul KASTRO            16:13
Juanjoxe ERDOZIA    18:23

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun