2010eko egutegia kalean

Asier IMAZ 2009ko abenduaren 15a

Beste urte batez, argazkilaritzarako duen afizioa erakutsiz, Pablo Feok 2010eko egutegia osatu du. Beti bezala, egutegian ageri diren argazki guztiak Leitzakoak dira, herritarrentzat oso ezagunak diren tokietan ateratakoak, baina egileak TTIPI-TTAPAri adierazi dionez, «beste ikuspuntu batetik» ateratzen saiatu da. Ukitu «pixka bat» izanagatik, «inolako tranpa faltsurik ez dutela» gaineratu digu Feok. 12 eurotan daude salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun