4x4 kamioia suhiltzaile boluntarioentzat

Asier IMAZ 2009ko abenduaren 15a

112.000 euroko inbertsioa egin eta Nafarroako Gobernuak 4x4 kamioia eman die suhiltzaile boluntarioei. 1.400 ur-litroko presio-handiko bonba dauka eta herrigunean ez ezik basoan ere ibiltzeko prestatua dago. David Sainz Jimenez Nafarroako Larrialdi Agentziako (ANE) zuzendari-kudeatzailea azaroaren 26an herrian izan zen eta berekin batera, Xabier Zabalo alkatea eta suhiltzaile boluntarioak ere izan ziren ekitaldian. Aipatzekoa da 19 lagun daudela suhiltzaile boluntarioen taldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun