Xabier Zabalegi, Ander Otxotorena, Iñigo Etxeberria, Juan Ortega, Txobo eta Julianek urte osoan hartua dute ordua Benta-Berriko frontoian palaz jokatzeko. Ostegun ilunabarretan egiten dituzte hitzorduak. Hain zuzen, beraiei bururatu zitzaien pala txapelketa bat antolatzea eta horrelaxe egin zuten. Lehenengo pala txapelketarako, 16 bikotek eman zuten izena, horietatik bi herritarrak. Irailaren 22an hasi ziren partidak jokatzen, azaroaren 27ra arte, egun horretan finala jokatu baitzen. Azken partida honetan, Mañel eta Txikitok 25-13 irabazi zieten Elosegi eta Ibai Kerejetari.
Aipatzekoa da Joxean Ruizek zerikusi haundia izan duela sortu den giroarekin. Izan ere, frontoian bi kamara eta tabernan pantaila bat jarriz, zuzenean ikusi dituzte partidak bai partaideek, baita tabernan ibili den jendeak ere, sekulako interesarekin eta giro ezin hobean.
Finalaren egunean afaria izan zuten parte-hartzaile guztiek eta giroan beroturik beste txapelketa bat antolatzeko hitz egin zuten, hori bai, esku pilotan.