Olentzero berriarekin eginen da aurtengo Eguberrietako itzulia

Kontxi KLABER 2009ko abenduaren 15a

Antolatzaileek herriko gaztetxo guztiek parte hartzea nahi dute

Eguberri usaina nabaria da gurean ere. Ospakizunak gainean daudelako, prestaketak ere hasiak baitira. Aurten, gainera, berrikuntza aipagarria izanen dugu Eguberrietan: Olentzero berria. Urteetan Olentzero izan dugunaren ordez, berria prestatzen ari dira herritarrak eta horrekin eginen da abenduaren 24ko itzulia. Ohi bezala, egun horretan, goizez, etxez etxe ibiliko dira gaztetxoak eta helduak. Herriko txikienei gonbidapen berezia egin diete aurten antolatzaileek, neska-mutil guztiek parte hartzea nahi baita.
Lerro hauek idazterakoan ez zegoen zehaztua ordua, baina seguruenik 09:00 aldera abiatuko da itzulia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun