Leitzako Erreka auzoan, Frankia baserriaren inguruan, belarra gordetzeko erabiltzen den borda batek su hartu zuen abenduaren 7an, astelehen arratsaldean. Altsasuko parkeko suhiltzaile profesionalek eta Leitzako boluntarioek parte hartu zuten sua itzaltzeko lanetan eta ez zen zauriturik izan.
Sua abudo kontrolatu bazuten ere, teilatua erori egin zen. Foruzaingoak egin ditu beharrezko ikerketak.