Donosti Gain txapelketako promesak mailako finala irabazi zuten azaroaren 29an Egian, Jon Jaunarena leitzarrak eta Bolinagak, Ezkurdia eta Zinkunegi 22 eta 11 menperatuta. Zaldibarko txapelketan ere, jubenil mailan, Jaunarenak 22 eta 10 irabazi zion Mendinuetari eta orain Guillermo Mazo txapelketaren finala ere jokatu beharko du.
Lizarrako txapelketatik ere garaipenarekin bueltatu ziren Anartz Olano eta Mikel Hernandorena, kadete mailan.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasetan, Leitzan jokatutako partidetan, hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Nahia Eskudero eta Mattin Sukuntzak 18 eta 9 irabazi zioten Beti Onak taldeko bikoteari; bigarren mailako alebinetan, aldiz, Beñat Altzelai eta Josu Sukuntzak 9 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin eta Joanes Illarregi eta Beñat Billabonak 5 eta 18 Errekakoarekin.
Etxetik kanpo jokatutako partidetan, Etxarri Aranatzen, lehen mailako kadetetan, Aurrerako Mikel Onsalo eta Mikel Hernandorenak 11 eta 22 galdu zuten Gure Pilotako Murgiondo eta Lasarekin. Uharten, lehen mailako benjaminetan, Koldo Hernandorena eta Mikel Zabaletak 18 eta 10 irabazi zioten Uharteko bikoteari; lehen mailako benjaminetan, Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxeak 18 eta 16 irabazi zioten Ardoiko bikoteari eta bigarren mailako kadetetan, Xabi Erasok eta Ibai Barberenak 3 eta 18galdu zuten San Juango bikotearekin.