Guillermo Mazo eta Donosti Gain txapelketetako finalak jokatuko ditu Jon Jaunarena leitzarrak

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 26a

Nafarroako Kirol Jolasetako partidak ere izanen dituzte Aurrerako pilotariek

Guillermo Mazo, jubenil mailako lau terdiko Nafarroako 1txapelketako finalerdia irabazi zuen azaroaren 25ean, asteazken arratsaldean Jon Jaunarena leitzarrak, Loban 18 eta 6 menperatuta.  Honela txapelketa honetako finalerako txartela eskuratu du, baina ez da leitzarraren fronte bakarra. Azaroaren 26an, ortzegun arratseko 21:30ean Zaldibarko buruz buruko txapelketan, Mendinuetaren kontra jokatuko du eta azaroaren 29an, goizeko 11etan, Donosti Gain txapelketako promesak kategoriako finala jokatuko du Egian, Bolinagarekin batera, Ezkurdia eta Zinkunegiren kontra.

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasene barrenean, larunbat goizeko 10:00etan hasita hiru partida jokatuko dira Leitzako Amzabal pilotalekuan. Hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Nahia Eskudero eta Mattin Sukuntzak Beti Onak taldeko bikotearen kontra jokatuko dute. Bigarren mailako alebinetan, Beñat Altzelai etra Josu Sukuntza Oberenako bikotearen kontra ariko dira eta Joanes Illarregi eta Beñat Billabona, Errekako bikotearen kontra.
Etxetik kanpo ere zenbait partida izanen dituzte Aurrerako pilotariek. Ostiral arratsaldean, Etxarri Aranazen, lehen mailako kadetetan Aurrerako Mikel Onsalo eta Mikel Hernandorenak, Gure Pilotako Murgiondo eta Lasa izanen dituzte arerio. Larunbat goizean, Uharten, lehen mailako benjaminetan, Koldo Hernandorena eta Mikel Zabaleta Uharteko bikotearen kontra ariko dira; Zizurren, lehen mailako benjaminetan, Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxea Ardoiko bikotearen kontra ariko dira eta Iruñean, bigarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Barberena, San Juango bikotearen kontra.

Lizarrako txapelketan, kadete mailan, partidak izanen dituzte Anartz Olanok larunbat arratsaldean eta Mikel Hernandorenak igande goizean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun