Etxean konposta egiteko ekimena abiatu da herrian ere

Juana Mari SAIZAR 2009ko azaroaren 25a

Ostegunean aurkezpena eginen da Leitzan

Etxeko konposta egiteko programa jarri da abian Mendialdean eta esperientzia pilotu bat eginen da horretarako. Etxean sortutako materia organikoa konpost bihurtzeko prest dauden ahalik eta pertsona gehien biltzeko epea ireki zen horretarako, baina lerro hauek idazterakoan ez genekien zenbatek emana zuten izena.
 Aurkezpen saioa ere eginen da Leitzan, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko parte-hartzaileei zuzendua, eta bertan konposta egiteko kit bat banatuko da, konpostajeari buruzko oinarrizko alderdiak eta proiektu hau azaltzeaz gain. Parte-hartzaileek jasoko duten formakuntzaren barnean, berriz, trebakuntza saio bat eta konposta egiteko gida emango dira.
Aurkezpenera agertu nahi duenak Leitzako Udaletxera joan beharko du ostegun honetan, azaroak 26. Saioa 19:30etik 21:00etara bitartean eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun