San Martin inguruan, herriko zaindariaren omenez, orain urte asko ospatzen omen ziren festak. Guraso zaharrak ez dira horretaz ongi akordatzen, baina gaztetxoenek hala erabakita (Olentzerotan etxez-etxe jasotako diruarekin) eta Udalaren laguntzarekin, San Martin gogora ekartzen da festa polita antolatuz.
Aurten ere arratsalde bateko festa antolatu zen azaroaren 7an. Aurrena Txontxongiloak izan ziren San Roke Elkartean. Eta 19:30 arrimatuta hasi zen Udaletxeko ganbaran, Xauxarko Jabier Legarretak mimo guztiz montatu duen argazki zaharrez osatutako proiekzioa. Herriko toki, jende eta baserriak azaltzen diren cd-a eta dvd-a edozeinek graba dezake Mairtzenean edo Beltsoko Bordan eskatuta.
Bi emanaldiak bukatuta, eta mezatik jendea ateratzerako, taloak prest ziren San Roke atarian.