Jon Jaunarena leitzarra partidak irabaziz segitzen du etengabe

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 25a

Aurrerakp pilotariek hainbat partida jokatu dituzte azken egunetan

Jon Jaunarenak aurrera segitzen du bere ibilbide arrakastatsuan. Azaroaren 18an, jubenil mailako Guillermo Mazo txapelketan 18 eta 10 irabazi zion Juaneneari eta biharamonean, Donosti Gain txapelketako finalerdian, Bolinagarekin batera, 22 eta 11 irabazi zieten Urbieta eta Murgiondori. Azaroaren 21ean, berriz, Naxeran jokatu zuen Diario Vasco txapelktako partida, promesak mailan, eta Jakarekin batera 22 eta 4 irabazi zien Arrieta eta Iturriagari.
Nafarroako kluben arteko nesken paleta goma txapelketan, aldiz, Aurrerako Iera Agirre eta Saioa Aristorenak 24 eta 30 galdu zuten Oberenako Otegi eta Munetarekin.



Nafarroako Kirol Jolasak

Nafarroako Kirol Jolasetako partidak ere jokatu zituzten Aurrerako pilotariek asteburuan Leitzan.
Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Ander Eskudero eta Mikel Erasok 18 eta 16 irabazi zioten San Migueleko bikoteari.
Lehen mailako kadetetan, Aurrerako Mikel Onsalo eta Mikel Hernandorenak 7 eta 22 galdu zuten Gure Pilotako Murgiondo eta Lasarekin.
Lehen mailako benjaminetan, Aurrera eta Ardoiko bina bikote izan ziren aurrez aurre. Koldo Hernandorenak eta Mikel Zabaletak 18 eta 17 irabazi zuten bitartean, Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxeak 13 eta 18 galdu zuten.
Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako bi bikoteren arteko lehian, Beñat Altzelai eta Josu Sukuntzak 18 eta 5 irabazi zieten Joanes Illarregi eta Beñat Billabonari.
Bigarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Ander Gartziarenak 18 eta 8 irabazi zioten Oberenako bikoteari.
Iruñean jokatutako partidan, hirugarren mailako benjaminetan, Nahia Eskudero eta Mattin Sukuntzak 18 eta 16 irabazi zioten Oberenako bikoteari.

Burlatako eta Lizarrako txapelketak
Burlatako txapelketan, kadete mailan 8 eta 22 galdu zuten Aurrerako Xabi Jaunarena eta Mikel Hernandorenak, Iribarren eta Mayans-ekin.
Lizarrako txapelketan, aldiz, garaipenak lortu zituzten Joxerra Aldaregia eta Xabi Jaunarenak kadete mailan eta Xabi Zubiriak infantiletan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun