Nafarroako klub artekoan, neska nagusien paleta goma txapelketako finalerdia jokatuko dute azaroaren 20an, ostiral arratsaldeko 20:00etan Iruñeko Oberenan. Bertan, Oberenako Otegi eta Munetaren kontra ariko dira Leitzako Aurrerako Iera Agirre eta Saioa Aristorena.
Beste aldetik, azaroaren 19an, ostegun arratsaldeko 19:15ean, eskku pilotan, Donosti Gain txapelketan promesak mailako finalerdia jokatuko dute Jon Jaunarena leitzarrak eta Bolinagak, Urbieta eta Murgiondoren kontra. Ez da Jaunarenak egunotan izanen duen partida bakarra, larunbat goizeko 10:00etan Diario Vasco txapelketako partida jokatuko baitu Jakarekin batera, Arrieta eta Iturriagaren kontra.
Nafarroako Kirol Jolasetan, ostiral aratsaldeko 18:00etan hasita bi partida jokatuko dira Amazabalen. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Ander Eskudero eta Mijkel Eraso San Migueleko bikotearen kontra ariko dira eta lehen mailako kadetetan, Aurrerako Mikel Onsalo eta Mikel Hernandorena, Gure Pilotako Murgiondo eta Lasaren kontra.
Larunbat goizeko 10:00etan hasita ere hainbat partida jokatuko dira Leitzan. Lehen mailako benjaminetan, Aurrerako bi bikote Koldo Hernandorena eta Mikel Zabaleta alde batetik, eta Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxea bestetik, Ardoiko bi bikoteren kontra ariko dira.
Bigarren mailako alebinetan, berriz, Aurrerako bi bikote aurrez aurre izanen dira: Joanes Illarregi eta Beñat Billabona, Beñat Altzelai eta Josu Sukuntzaren kontra.
Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Julen Goikoetxea eta Josu Zabaleta Oberenako bikotearen kontra ariko dira.
Bigarren mailako kadetetan, Aurrerako Iñigo Mitxaus eta Ibai Gil, Gure Pilotako bikotearen kontra ariko da.
Leitzatik kanpo, larunbat goizeko 10etan Iruñean, hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Nahia Eskudero eta Mattin Sukuntza Oberenako bikotearen kontra ariko dira.
Larunbar arratsaldean, Burlatako txapelketako partidak jokatuko dituzte kadete mailan Xabier Jaunarenak eta Mikel Hernandorenak eta igande goizean, Donezteben jokatuko den Bai Euskarari jaialdian parte hartuko dute Aurrerako pilotariek.