Donosti Gain txapelketako finalerdia jokatuko du ostegunean Jon Jaunarena leitzarrak

Aitor AROTZENA 2009ko azaroaren 18a

Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatu dituzte asteburuan

Hogeita bi urtez beheiti Nafarroako buruz buruko txapelketa irabazi ondotik, bikain segitzen du lanean Aurrerako Jon Jaunarena pilotariak. Azaroaren 10ean, Donosti Gain txapelketan, promesak kategorian, Jaunarena eta Bolinagak 22 eta 3 irabazi zuen eta ostegunean, finalerdia jokatuko du.
Guillermo Mazo txapelketan, jubenil mailan, garaipena lortu zuen azaroaren 11n Lekunberrin, 18 eta 7 irabazi baitzion Tollar-i. Txapelketa honetan ere beste partida bat jokatuko du azaroaren 18an, asteazken arratsaldeko 18:00etan Lekunberrin.
Beste aldetik, Nafarroako kluben arteko txapelketan, emakumezkoen paleta goma txapelketan, Aurrerako Iera Agirre eta Saioa Aristorenak 30 eta 15 irabazi zieten Oberenako Mariñelarena eta Urtasun-i.

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasetan ere hainbat partida jokatu dituzte Aurrerako pilotariek.
Amazabalej larunbat goizean jokatutako partidetan, bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Beñat Altzelai eta Josu Sukuntzak 8 eta 18 galdu zuten Errekako bikotearekin; lehen mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Aimar Gilek 3 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin eta bigarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Barberenak 22 eta 8 galdu zuten.
Etxetik kanpo, Burlatan, bigarren mailako benjaminetan, Joseba Eskudero eta Mikel Zabaletak 5 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin.
Zizurren, lehen mailako benjaminetan, Koldo Hernandorena eta Mikel Zabaletak 13 eta 18 galdu zuten Ardoiko bikotearekin eta bigarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxeak eta Josu Zabaletak ere 17 eta 18 galdu zuten.
Atarrabian, bigarren mailako infantiletan, Ander Eskudero eta Mikel Erasok 16 eta 18 galdu zuten Beti Onak taldeko bikotearekin.
Uharten, bi partida eta bi garaipen lortu zituzten leitzarrek. Lehen mailako benjaminetan Hegoi Txoperenak eta Oier Goikoetxeak 18 eta 2 irabazi zioten Uharteko bikoteari eta lehen mailako kadetetan, Mikel Onsalo eta Oier Goikoetxeak 22 eta 13 irabazi zieten Uharteko Dce la Fuente eta Yoldiri.
Irueñean, lehen mailako infantiletan, Mikel Sagastibeltza Egues eta Lenitz Galartzak  6 eta 18 galdu zuten San Juango bikotearekin.
Iruritan, lehen mailako kadetetan, Txarutako Untxalo eta Apeztegiak 22 eta 9 irabazi zieten Aurrerako Apezetxea eta Aldaregiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun