Lesakako Burdinaren Etxean 763 lagun sartu dira urtebetean

Aitor AROTZENA 2009ko azaroaren 17a

Burdinaren Etxeko erakusketara sartzeko 2 euro ordaindu behar dute helduek. TTIPI TTAPA

Turismo Bulegoan 1.248 sartu dira

Lesakako Burdinaren Etxean 763 lagun sartu dira urtebetean eta ez 1.248 aitzineko batean aipatu genuenez. 1.248 lagun Turismo Bulegotik pasatu dira joan den urteko azaroaren 1etik hasi eta aurtengo urriaren 31 bitarte. Baina, Bulegoaren ondoan dagoen Burdinaren Etxean 763 bisitari sartu dira. Erakusketa honetan sartzeko 2 euro ordaindu behar dute helduek eta haurrak doan sartzen dira. Iazko hondar bi hilabetetan 231 lagun sartu ziren (195 heldu eta 36 haur); eta aurten 532 (456 heldu eta 76 haur).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun