Gustura gelditu dira antolatzaileak Mikologialdiak izandako arrakastarekin. Bigarren urtez egin da aurten, urriaren 19tik 25era, eta elkarlanean ederki atera zen dena. Eskolakoek marrazkiak egin zituzten gero plazako erakusketan ikusgai jarri eta lehiaketa egiteko. Horrez gain, onddo eta ziza bila ere ibili ziren mendian. Gainerakoek, berriz, onddo eta zizak bildu eta erakusketa hornitu bat egin zuten. Banan-bana sailkatu eta denetarik ikusi ahal izan zen, horien artean, argazkian ageri den Phallus Impudicus edo etsai zakila deiturikoa.