Oialde Txokoren denboraldi berria

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Oialde Txokon gaztetxoak. Utzitako argazkiak

Azaroaren 1ean abiatu zen Oialde Txokoren denboraldi berria. Ekimen hau ez da berria, eta 12 urtetik 16ra bitarteko gaztetxoei elkartzeko toki bat eskaini eta euren adinerako egokiak diren ekintzak bultzatzeko helburuarekin sortu zen. Eta badirudi, aurreko aldietako arrakasta izanen duela aurten ere, lehen egunean 40 gaztetxo bildu baitziren. Ikasturtea bukatu arte ostiraletik igandera elkartuko dira: ostiraletan, 18:30etik 20:00etara 15-16 urtekoak; larunbatetan, 16:30etik 18:30era 12-14 urtekoak eta 18:30etik 20:30era 15-16 urtekoak; igandetan, azkenik, 16:30etik 19:30era 12-14 urtekoak bilduko dira. Guraso talde baten ardurapean funtzionatzen du eta beraz, adin horietako gazteen guraso guztiei dei berezia egin zaie boluntarioak behar direlako txandak egiteko. Lokalean, berriz, gazteak hiru monitorerekin egoten dira. Argazkiak ikasturte honetako lehenbiziko egunekoak dira. Ping-pongean, futbolinean, mahai jokoetan eta abar ibili ziren, ondotik, guztiei txokolatea eman zitzaien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun