Asteburu honetan eta hurrengoetan segida izanen dute film emanaldiek. Ostiral eta igande honetan, Michael Mannen Enemigos públicos ikusteko aukera izanen da. Azaroaren 20an eta 22an, Giani di Gregorioren Vacaciones de ferragosto. Eta hilabeteko azken ostiral eta igandean, Arnaud Desplechinen Un cuento de Navidad filma. Ostiraleko emanaldiak 22:30ean izanen dira eta igandekoak 19:30ean.