Alegazioak jarri ditu Udalak Nafarroako Lurralde Planen aurka

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 16a

Uharte-Arakil eta Larraunekin batera

Udalak, Larraun eta Uharte Arakilgo Udalekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolaketa Planen aurkako alegazioak jarri ditu. Alegazio horiek Nafarroarako UPNren Gobernuak dituen estrategien aurkakoak dira.

Xabier Zabalo eta bes­te bi herrietako alkateen ustez, Miguel Sanz eta bere Gobernuak egiten duen politika «oso zaila da lotzen» Lurraldearen Antolaketa Planean. Gaineratu dutenez, proiektu horiek «lu­rral­dearekiko ikuspegi harrapatzaile, espekula­tzaile, sostengaezin eta soziala ez dena tapatu egiten dute». Hala, «lu­rraldea eta beraien jendea, kapitalaren beha­rretara» jartzen dituzte. Orain, alegazioen eran­tzunaren zain egon beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun