20 emakumek afaria egin dute San Roke elkartean

Kontxi KLABER 2009ko azaroaren 16a

Afaldu eta berehala kartak hartu zituzten emakumeek eskuan. Utzitako argazkiak

Maria Jesus eta Lurdes izan dira musean txapeldun

Herriko 20 emakume elkartu ziren afal­tzeko  San Roke elkartean urria­ren 24ko gauean.  Estherrek pres­­tatutako afari goxoa­ren  ostean, musean jokatzeko ohitura  jarraituz hasi ziren hainbat bikote. Beste batzuk, aldiz, seietan eta eskoban aritu ziren.
Mus txapelketa
Museko txapeldunak Maria Jesus eta Lurdes  izan ziren, eta bigarrenak Inaxi eta Josune  gelditu ziren. Ordubete irabazi zioten gauari lasai ibiltzeko eta bai ederki aprobetxatu ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun