Anartz Olanok beste txapel bat jantzi du

Juana Mari SAIZAR 2009ko azaroaren 16a

Anartz Olano. Juana Mari SAIZAR

Anartz Olano pelotari gazteak Gartzarongo txapelketa irabazi berri du Xabi Tolosare­kin. Aurkariak Untxalo eta Gonzalez zituzten eta 18-11 bukatu zen partida. Txapelketaren 25.urteurrena zen eta aipatu behar da jokalari onenaren saria ere herritarrak jaso zuela. Bestalde, Errotxapeako txapelketako finala ere jokatu zuen azaroaren 6an Ibai Gil lei­tzarra lagun zuela, baina lerro hauek idazterakoan ez genuen emaitzaren berririk. Liza­rrako  lau t’erdiko txapelketa ere laster hasiko du. Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun