Dantza ikastaroak hasi dira, eta guztientzako aukera dago, haur zein helduentzako. Alde batetik, helduentzako aerobic ikastaroa abian da. Astelehenetan ordubeteko saioa egiten dute. Eta beste aldetik, haurren dantza ikastaroak ere egiten dira, asteazkenetan arratsaldez. Hiru urtetik bederatzi urte bitarteko haurrak dira eta Alaitz eta Uxue dira arduradunak.