Jon Jaunarena leitzarrak 22 urtez beheitiko Nafarroako buruz buruko txapelketa irabazi du

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 9a

Jon Jaunarena txapelarekin, Asier Zaranton arerioa eta Nafarroako Pilota Federazioko ordezkaria ondoan dituela. Fermin ETXEKOLONEA

18 eta 5 irabazi zion finalean Txarutako Zaranton-i

Nafarroako klub arteko txapelketan, 22 urtez beheitiko buruz buruko kategorian txapeldun suertatu da Aurrerako Jon Jaunarena leitzarra. Azaroaren 7an Labriten jokatutako finalean, 18 eta 5 irabazi zion Txarutako Asier Zaranton-i.
Orain, asteazkenean, azaroaren 11n, Guillermo Mazo txapelketako partida jokatuko du Jaunarenak Lekunberrin, arratsaldeko 19:00etan Tollar-en kontra.
Nafarroako klub arteko txapelketa horren barrenean, nesken paleta goma txapelketan, Aurrerako Iera Agirre eta Saio Aristorenak 27 eta 30 galdu zutn Iruñean Oberenako Elizalde eta Ruizen kontra.
Errotxapeako eskuz binakako txapelketako finalean, infantil mailan, Aurrerako Olano eta Gilek 13 eta 18 galdu zuten Iturriaga eta Iribarriaren kontra.

Nafarroako Kirol Jolasak

Nafarroako Kirol Jolasetan ere hainbat partida jokatu dituzte Aurrerako pilotariek.
Leitzan ostiral arratsaldean jokatutakoetan, bigarren mailako infantiletan, Ander Eskudero eta Mikel Erasok 18 eta 8 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari; lehen mailako infantiletan, Mikel Sagastibeltza Egues eta Lenitz Galartzak 18 eta 10 irabazi zioten San Migueleko bikoteari; lehen mailako kadetetan, Aurrerako Mikel Onsalo eta Mikel Hernandorenak 22 eta 13 irabazi zieten Pilotajaukuko Arnantz eta Mendinuetari, baina Aurrerako Xabier Apezetxea eta Joxerra Aldaregiak 14 eta 22 galdu zuten Uharteko De la Fuente eta Yoldirekin.
Larunbat goizean segitu zuten partidak Amazabalen Aurrerako pilotarientzat. Bigarren mailako benjaminetan, Joseba Eskuderok eta Mikel Zabaletak 8 eta 18 galdu zuten Ardoiko bikotearekin; lehen mailako benjaminetan, Koldo Hernandorenak eta Mikel Zabaletak 18 eta 1 irabazi zioten Uharteko bikoteari eta Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxeak 18 eta 15 Irurtzungo bikoteari. Bigarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxea eta Josu Zabaletak 18 eta 3 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari eta bigarren mailako kadetetan, Iñigo Mitxaus eta Ibai Gilek 5 eta 22 galdu zuten Kruñko San Juan elkarteko bikotearekin.

Etxetik kanpo jokatutako partidetan, Burlatan, hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Nahia Eskudero eta Mattin Sukuntzak 17 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearekin; Donezteben, bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Beñat Altzelai eta Josu Sukuntzak 16 eta 18 galdu zuten Errekako bikotearekin; Iruñean, lehen mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Aimar Gilek 13 eta 18 galdu zuten Oberenako bikotearekin eta Arakilgo Etxarrenen, bigarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Barberenak 5 eta 22 galdu zuten Irurtzungo bikotearekin.

Lizarrako txapelketa

Lizarrako txapelketan, azkenik, gazi eta gozotik izan zuten infantil mailako Aurrerako pilotariek. Mikel Erasok 3 eta 18 galdu zuen Arruerekin, baina Ander Gartziarenak 18 eta 12 irabazi zion Lasori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun