Aurrera taldeko Jon Jaunarenak eta Txarutako Asier Zarantonek jokatuko dute Nafarroako kluben arteko txapelketaren berrenean, 22 urtez azpiko buruz buruko txapelketaren finala. Hitzordua larunbatean, azaroaren 7an, arratseko 20:00etan izanen da Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Aipatzekoa da Jon Jaunarenak, Bolinagarekin bikote eginez, 22 eta 4 irabazi ziela Bilbao eta Lizeagari asteartean Donosti Gain txapelketako promesak mailan.
Aurrerako pilotariek partida gehiago ere izanen dituzte asteburuan. Aipagarria, ostiral arratsaldeko 19:00etan, Errotxapeako txapelketako finala jokatuko dutela infantil mailan Aurrerako Olano eta Gilek, Iturriaga eta Iribarriaren kontra.
Nafarroako kluben artekoan, nesken paleta goma txapelketan, Aurrerako Iera Agirre eta Saioa Aristorena Oberenako Elizalde eta Ruizen kontra ariko dira larunbat goizeko 11:00etan Oberenan.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol jolasen barrenean, ostiralean eta larunbatean partidak izanen dituzte Aurrerako pilotariek, Leitzan nahiz herritik kanpo.
Ostiral arratsaldeko 18:30ean hasita, Leitzan honako partida hauek izanen dituzte. Bigarren mailako infantiletan, Ander Eskudero eta Mikel Erasok Mendillorriko bikotearen kontra jokatuko dute; lehen mailako infantiletan, Mikel Sagastibeltza Egues eta Lenitz Galartza San Migueleko bikotearen kontra; lehen mailako kadetetan, Mikel Onsalo eta Mikel Hernandorena Pilotajaukuko Arnantz eta Mendinuetaren kontra eta Xabier Apezetxea eta Joxerra Aldaregia, De la Fuente eta Yoldiren kontra. Burlatan, hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Nahia Eskudero eta Mattin Sukuntza Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira ostiral arratsaldean.
Larunbat goizeko 10:00etan hasita beste hainbat partida jokatuko dira Amazabalen. Bigarren mailako benjaminetan, Joseba Eskudero eta Mikel Zabaleta Ardoiko bikotearen kontra ariko dira; lehen mailako benjaminetan, Koldo Hernandorena eta Mikel Zabaleta Uharteko bikotearen kontra eta Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxea Irurtzungo bikotearen kontra; bigarren mailako alebinetan, Joanes Illarregi eta Beñat Billabona Errekako bikotearen kontra; bigarre mailako infantiletan Julen Goikoetxea eta Josu Zabaleta Mendillorriko bikotearen kontra eta bigarren mailako kadetetan, Iñigo Mitxaus eta Ibai Gil Iruñeko San Juan taldeko bikotearen kontra.
Leitzatik kanpo larunbat goizean jokatuko dituzten partidetan, bigarren mailako alebinetan Beñat Altzelai eta Josu Sukuntza Errekako bikotearen kontra ariko dira Donezteben; lehen mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Aimar Gil Oberenako bikotearen kontra Iruñean eta bigarren mailako kadetetan, Xabi Eraso eta Ibai Barberena Irurtzungo bikotearen kontra Etxarren Arakilen.
Lizarrako infantil mailako buruz buruko txapelketan, partida izanen dute igande eguerdian Mikel Erasok eta Ander Gartziarenak.