Urtea bukaterako martxan egonen da Udalaren web orria

Juana Mari SAIZAR 2009ko azaroaren 3a

Animsa enpresa ari da egiten

Interneteko atari be­rria prestatzen ari da Udala, eta abendurako egina egon beharko du.  Animsa enpresa ari da egiten, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eta erdi mailakoa eta elebiduna izanen da. Herritarrei eta bisitariei zuzendutako hainbat informazio eskainiko ditu.
Abendura bitarteko epea dute egiteko, eta beraz, laister denontzako ikusgai egongo da.

Conama sarietan
Gure herria aitzindaria izan da WIFI sistema herri guztian zabal­tzen eta horregatik Conama sarietara aurkeztuko da. Sari honek ingurumenarekin edo garapen jasan­garriarekin lotura duten proiektuak saritzen ditu. Ahaleginak, helburuak, metodologia eta ereduz­ko jarrera kontuan har­tzen dira. Aipatzekoa da, bes­te udal asko jarri direla harremanetan Aresoko Udalarekin, WIFI sis­temaren nondik norakoak nola diren jakiteko.
Azaroaren 15a baino lehen proiektua Madrilen aurkeztu beharko da eta sari banaketa azaro bukae­ran Sevillan egingo da. Saria aitor­pen eskultura bat izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun