Hizkuntza-politikaren neurketan puntuaziorik altuena jaso du Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko azaroaren 3a

Kontseiluak ehundik gora udalek euskaraz egiten duten lana aztertu du

Kontseiluak Udalaren hizkuntza-politika neurtu du eta emaitza onak eskuratu ditu. Emaitza kuantitatiboei dagokienez, 0tik 10erako tartean, Udalak 9,63ko nota atera du, eta lehenbiziko postuan dago Hego Euskal Herrian neurtutako ehundik gora udalen sail­kapenean.
Emaitza poztekoa bada ere, hobetu beharrekoak ere zehaztu dizkio Kontseiluak Udalari: «kaleetako izenetan euskarak behar duen lekua izatea eta Udalari aholkularitza juridiko eta teknikoa eskaintzen dioten zerbitzu enpresek Udalarekin izaten dituzten harremanak euskaraz izatea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun