Azaro erdialdera hasiko dira Zubi Muxuko obrak. Eta lanak zeinek eginen dituen ere erabaki du Udalak. Deialdira aurkeztutako 11 enpresen artean, Lekunberriko Gañarbe enpresari esleitu dizkio obrak.
470.024,23 euroko aurrekontua du (BEZ barne) eta hamar hilabeteko epea izanen du enpresak lanak bukatzeko.