Bigarren mikologialdia antolatu du Leitzan Altzadi Kultur Elkarteak

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 19a

Onddo erakusketa ederra ikusgai izanen da igandean. TTIPI TTAPA

Aste osoan onddo eta perretxikuak bildu eta igandean izanen da emaitza ikusteko aukera

Aurten bigarrenez, mikologialdia antolatu du Leitzako ALKE Altzadi Kultur Elkarteak, Udalaren eta Mendibil Mendi Taldearen laguntzarekin.
Urriaren 19tik 23ra, astelehenetik ostiralera, herritar taldeek, sailetan, onddoak eta zizak bilduko dituzte. Haurrek, euren aldetik, marrazkiak eginen dituzte eskolan. Urriaren 24an, larunbata, 09:30ean haurrekin mendi ateraldia eginen da onddo eta zizak biltzera. Arratsaldean bildutako onddo eta zizen sailkapena eginen da.
Urriaren 25ean, azkenik, 11:00etatik aurrera erakusketa mikologikoa eginen da Karrapen, eta eskolako haurren marrazki-lehiaketako irudiak ere ikusgai egonen dira. Antolatzaileek sorpresak iragarri dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun