Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatuko dira Leitzan ostiral arratsaldean eta larunbat goizean

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 16a

Guillermo Mazo lau terdiko txapelketakoa ere jokatuko du Jon Jaunarenak ostiral arratsaldean

Leitzako Aurrerako pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatuko dituzte urriaren 16an, ortziral arratsaldeko 18:30etik aurrera eta urriaren 17an, larunbat goizeko 10:00etatik aurrera Amazabal pilotalekuan.
Ostiral arratsaldekoei dagokienez, lehen partidan, bigarren mailako kadetetan, Aurrerako Xabi Eraso eta Ibai Barberena, San Migueleko bikotearen kontra ariko dira. Lehen mailako kadetetan, Aurrerako Xabier Apezetxea eta Joxerra Aldaregia, Bortzirietako Zamorano eta Beginoren kontra ariko dira eta hirugarrenean, Aurrerako Anartz Olano eta Mikel Hernandorena, Txarutako Untxalo eta Apeztegiaren kontra ariko dira. Ostiral arratsaldeko jaialdia borobiltzeko, Guillermo Mazo jubenil mailako lau terdiko txapelketako partida jokatuko dute Aurrerako Jon Jaunarenak eta Kortabarriak.

Larunbat goizean ere hainbat partida jokatuko dira Amazabalen. Hirugarren mailako benjaminetan, Aurrerako Nahia Eskudero eta Mattin Sukuntza Aranpilotako bikotearen kontra ariko dira. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Joseba Eskudero eta Mikel Zabaleta Errekako bikotearen kontra ariko dira. Lehen mailako benjaminetan, Aurrerako bi bikote izanen dira aurrez aurre: Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxea, Koldo Hernandorena eta Mikel Zabaletaren kontra. Bigarren mailako alebinetan, Joanes Illarregi eta Beñat Billabona, Errekako bikotearen kontra ariko dira. Lehen mailako alebinetan, Ander Alduntzin eta Aimar Gil, Uharteko bikotearen kontra. Bigarren mailako infantiletan, Julen Goikoetxeak eta Iñaki Saralegik Zugarraldeko bikote bat izanen dute arerio eta beste horrenbeste Ander Eskuderok eta Xabi Zubiriak. Lehen mailako infantiletan, azkenik, Mikel Sagastibeltza Egues eta Lenitz Galartza Uharteko bikote baten kontra ariko dira.
Etxetik kanpo ere ariko dira Aurrerako pilotariak. Ostiral arratsaldeko 18:00etan Donezteben Errekako bikotearen kontra ariko dira Beñat Altzelai eta David Muenala bigarren mailako alebinetan eta igande goizeko 10:00etan Irurtzunen, bigarren mailako kadetetan, Bi Aizpeko bikotearen kontra ariko dira Iñigo Mitxaus eta Ibai Gil.

 

Beste txapelketak
Gartzarongo txapelketan, infantil mailan partida izanen dute Olano eta Tolosak larunbat goizean eta alebin mailan Eskudero eta Sanchezek larunbat arratsaldean.
Lizarrako txapelketan, infantiletan, Zubiriak partida izanen du larunbat arratsaldean eta Errioxako infantil mailako txapelketan, Aurrerako Olanok Pagauterekin bikote eginez, Labrados eta Gonzalezen kontra jokatuko du igande goizean San Vicente de Sonsierran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun