Lau urtez zain egon ondotik, abian da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Joan den astean hasi zen Zestoan (Gipuzkoa). Eta bigarren geldialdia Leitzan eginen du: larunbat honetan, urriak 10, kiroldegian, 17:30ean. Final-laurdeneko bigarren saioa izanen da eta sei bertsolari hauek ariko dira finalaurrekoetako txartelaren bila: Iñigo Olaetxea (Lesaka), Ainhoa Agirreazaldegi (Elgeta-Zarautz, Gipuzkoa), Iñigo Manzisidor Mantxi (Zarautz, Gipuzkoa), Ibon Ajuria (Gernika, Bizkaia), Xabier Sukia (Orio, Gipuzkoa) eta Etxahun Lekue (Larrabetzu, Bizkaia).
Gai-jartzailea Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartuko duen Fernando Anbustegi elizondarra izanen da.
Sarrerak
Sarrerak web orrian (www.txapelketanagusia.eu) eta Maimur liburu-dendan daude salgai.