Nazio mailako Gazte Eguna larunbatean

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

Gazte Independentistek 30 urte antolatzen eta borrokatzen; 30 urte ta independentzia lortu arte! lelopean Euskal Herri mailako Gazte Eguna antolatu dute larunbaterako, eta Lei­tzan egin dute hitzordua.
Aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, «urte luzeetan borrokaren bidez lortutakoa ospatu, baina bereziki, aurrerantzean ditugun erronka berriei gogoz ekin ahal izateko, urte hauetan guztietan gazte erakundean lan egin, esku kolpe bat bota zein ingu­ruan ibili diren guztiak» gonbidaturik daude Gazte Egunera.
Ekitaldi honekin Jarrairen sorreraren 30. urteurrena ospatzeko asmoa dute, «ez baita makala azken hamarkadetan eginiko bidea: emandako urratsak eta izandako lorpenak». Helburu horrekin egun osorako egitaraua pres­tatu dute.

Egitaraua
•11:00etan: harrera eta zintzur bustitzea, animaturik.
•14:00etan: bazkaria.
•Arratsaldean: karaokea: Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko lelopean.
•20:00etan: kontzertuak: Egurra ta Kitto, Skatu eta Itziarren Semeak taldeen eskutik.
•Eguerditik iluntzera: haurrentzako txokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun