Aurrera Egunean kirola eta jaia

Asier IMAZ 2009ko urriaren 9a

Eguraldi ederraren laguntzarekin ospatu zuten urriaren 3an Aurrera Kirol Elkartearen Eguna. Bazkideek, eta oro har herritarrek, hainbat ikuskizunez gozatu zuten herriko plazaren inguruan. Goizean haurren guneak nagusitu ziren. Elkarteko balkoi batean tirolina jarri zuten antolatzaileek, haur ausartentzat. Eskalatzaileentzat rokodromoa eta animalia zaleentzat zaldian itzuliak emateko aukera. Batetik bestera ibili zenik ere izan zen. Bien bitartean, plazako frontoian, Aurrera Pilota Eskolako ikasleek pilota saioa eskaini zuten. Aurrerako dan­tzariek ikuskizun bikaina eskaini zuten eguerdian. Karrapen bazkideek bazkaria egin zuten ondotik, eta arratsaldean, ingurutxoa dantzatu zuten. Incansables txarangaren eskutik poteoa ere egin zen gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun