Bigarren mikologialdia

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 9a

Aurten bigarrenez, mikologialdia antolatu du ALKE Altzadi Kultur Elkarteak, Udalaren eta Mendibil Mendi Taldearen laguntzarekin.
Urriaren 19tik 23ra herritar taldeek, sailetan, onddoak eta zizak bilduko dituzte. Haurrek, euren aldetik, marrazkiak eginen dituzte eskolan. Urriaren 24an, larunbata, 09:30­ean haurrekin mendi ateraldia eginen da onddo eta zizak bil­­tzera. Arra­tsaldean bildu­tako on­ddo eta zizen sailkapena eginen da.
Urriaren 25ean, azkenik, 11:00etatik aurrera erakusketa miko­logikoa eginen da Ka­rra­pen, eta eskolako haurren marrazki-lehiaketako irudiak ere ikusgai egonen dira. Antola­tzai­leek sor­presak iragarri dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun