Zubi Haunditik Zibola bitarteko eskoileraren proiektuari baietza eman dio Iruñeak

Esteban AROTZENA 2009ko urriaren 9a

Azken bizpahiru hilabete hauetan berri onak heldu dira Iruñetik, ekonomiari dagokionean, behintzat, he­rriaren etorkizunerako Udalak estrategikotzat jotzen dituen bi egitasmori baietza eman baitie Nafarroako Gobernuak.
Herritarrek ongi dakiten bezala, Zubi Muxuko aterpetxeko obrak aurten hasiko dira, baina honi buruzko zen­bait berri interesgarri hu­rrengo alean emanen ditugu. Hau garrantzi haundiako azpiegitura izanik, Iruñeak egun hauetan onartu duen Udalaren beste proiektu batena ez da gutxiagorako. Goiko Landa urbanizatzekotan Zubi Haunditik Zibola bitarterainoko eskoilera egin behar da planeamenduko arau subsidiarioek diotenez. Hau jakinik, Begoña Sanzberro kontseilari den Departamentuko goi karguekin bildu da alkatea behin eta berriz, 134.550 euroko kostea duen proiektua onartu dioten arte. %70eko suben­tzioa jasoko du Udalak, baina 125.140 eurorena, hau da, 87.600 euro.

Jabeekin bilera
Balizko uholdeen arris­kutik kanpo geldituko da Goiko Landa 2010etik aurrera. Beraz, alde horretatik behin­tzat, ez da inolako arazorik izanen Planeamendu Urbanistikoak aurreikusten dituen mota guztietako etxeak eraikitzeko. Eremu ho­rretako, Goiko Landako lurren jabeekin, bilduko da Udala honen be­rri emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun