Kontzejuko ganbaran haurrentzako txokoa egokitzea nahi dute gurasoek

Kontxi KLABER 2009ko urriaren 9a

TTIPI TTAPA

Euskara Zerbitzuak 600 euro emanen ditu

Udako oporraldiaren ondoren, hainbat ekimen  jarri dira martxan Kontzejuko ganbaran.  Esate bateko, ostegun ilunabarretan  ber­tso­­lari batzuk elkartzen dira Bertsolari Txapelketa Nagusiari begira. Hala nola, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze... Eta hemen aritzen  dira pres­taketetan.
 Bestalde, urriaren 5ean, herriko emakumeek aerobic klaseari ere hasiera eman zioten. Geroztik, astean bi egunez elkartzen dira, astelehen eta ostegun ilunabarretan.  Oraingoz, jende gu­txi animatu da eta besteren bat egingo balitz esku zabalekin hartuko lukete. Animo, beraz!
Baina bada oraindik egiteko dagoen gauza bat ere. Haurtxoen gura­soak ahaleginak  egiten ari dira ganbarako antolakuntza egokia izan dadin, hartara, umeek tarte onak pasa ditzaten.
Horretarako  material aproposaren beharra ikusten da: koltxonetak eta beste hainbat material didaktiko.
Guraso batzuk  alkatearekin harremanetan jarri dira eta  Udalak bideratuko du Euskara Zerbitzuak emango duen 600 euroko dirulagun­tza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun